XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola neurtzen duzu?

Magnitudea eta neurri unitateak

Ingurua neurtzen

a) Beha itzazu zeure eskuko hatz txikerra eta erakuslea.

Zer magnitude neur dezakezu horietan?

Zer neurri unitate ari zara erabiltzen?

Eman diezaiekezu gutxi gorabeherako neurri bat?

Bi hatz horietako zein da luzeena?

Eta lodiena?

b) Aukera itzazu zeure klaseko bost ikaskide eta idatzi zerrenda batean euren izenak, txikienetik handienera ordenatuz, bakoitzaren altueraren arabera.

c) Begiratu zeure ingurura, gauza asko ikusiko dituzu konpara daitezkeenak.

Aukera itzazu hamar eta egin lau zerrenda, gauza hauek ordenatuz gehiagotik gutxiagora euren bolumena, lodiera, gogortasuna eta distira kontuan izanik.

Eulia

a) Pentsa ezazu kontu zeure etxetik ikastetxera bitarteko luzera neurtu nahi duzula.

Metroa aukeratuko al zenuke unitatetzat?

b) Eta Paristik Lisboara dagoen distantzia neurtu nahi bazenu?

Eta Martitzetik Lurrera dagoena?

c) Zein luzera unitate aukeratuko zenuke euli bat neurtzeko?

M.ª Luisa Parkea.

Sevilla.

Landareek ere edaten dute

a) Zein edukiera unitate erabiliko zenuke edalontzi batean dagoen ura neurtzeko?

Eta zeuk egunero edaten duzuna neurtzeko?

b) Zein unitate litzateke egokiena parke bat ureztatzeko erabiltzen den ur kantitatea neurtzeko?

Eta munduko parke guztiak ureztatzeko erabiltzen den kantitatea neurtu beharko bazenu?

Erosketak egiten

a) Zenbat dirurekin eros daiteke txikle bat?

Eta etxe bat?

b) Zenbat diru gastatzen duzu astero?

Eta hilero?

Eta urtero?

c) Egizu zerrenda bat 25000 pezetarekin eros zenitzakeen gauza guztiak aipatuz.

d) Konpara ezazu zerrenda hori zure ikaskideek egin dutenarekin.